Skip to main content
Legeak

Pausu bat aurrera egin dugu transexualitatearen patologizazioa desagertu dadin

By 10 July, 2019July 16th, 2019No Comments

2019ko ekainaren 27a egun historikoa izan Naizen Elkartearentzat, Eusko Legebiltzarren 14/2012 Legea, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoaren erreforma onartu baita, non mediku-txostena eskatzetik, sexu-nortasuna modu askean onartzera pasa den Legea. Legearen aldaketarako proposamenak aldeko 64 boto jaso ditu, 8 abstentzio eta kontrako botorik ez du izan.

Plenoan ikusle egon diren Naizen Elkarteko familiak eta Errespetuz Elkarteko ordezakariak zuzenean ospatu dute lorpen handi hau.

Naizen en el Parlamento Vasco

Plenoan zehar, hainbat parlamentarik – Leixuri Arrizabalaga (EAJ-PNV), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Eukene Arana (Elkarrekin Podemos) eta Natalia Rojo (PSE) – argi adierazi dute pertsona bera dela eta ez beste norbait, bere sexu-identitatea zehaztuko dutenak; aldi berean, esan dute transexualitatea ez dela gaixotasuna, nahasmena edo arazoa, giza aniztasunaren parte baizik. Naizen Elkarteak asko eskertu du Natalia Rojo, Leixuri Arrizabalaga eta Eukene Arana hizlariek Naizen Elkartearen kamisetak soinean eraman izana eta Oihana Etxebarrietak kamiseta bera erakutsi izana.

Lotura honetan aurkitu daiteke Parlamentuan tramiterako erabili den materiala.