Me llamo Yerik

Tengo 10 años y me encanta hacer parkour

Yerik naiz

10 urte dauzkat eta parkour egitea izugarri gustuko dut

Niri buruz

Yerik dut izena. 10 urte dauzkat eta parkour egitea izugarri gustuko dut.

Urte hau izaten ari da niretzat  garrantzitsuena, egiten ari naizen trantsituagatik. Duela ez asko Yara nuen izena, baina ez nengoen gustura izen honekin

(Yeriken gurasoak)

Javi eta Sara

Duela 10 urte, jaio zenean, uste genuen Yerik neska bat zela eta Yara jarri genion izena. Baina denbora gutxian, etxean, konturatu ginen hori uste izatea akats bat zela. Jakin eta ulertu genuen mutil bat zela, aludun mutil bat.

Bi urte eta erdi bakarrik zituenean ahoskatu zuen “Mutikoa naiz”. “Eneko bezalakoa naiz” esaten zuen. Eneko orduan bere irakaslea zen, gure haurrak goraipatzen zuena, eta Yerikek zioen handia izango zenean bera bezalakoa izango zela. Ez zuen arropa femeninoa gustuko, eta “mutilentzat” sailkatuta zeuden jokoetan aritzen zen. Gainera, jolas sinbolikoetan rol maskulinoak harten zituen beti.

Urte hauetan, eta lehen ezbaiak gainditu eta gero, bere erritmoak errespetatu ditugu, ezer ere inposatu gabe, nahi zuen moduan azaltzen eta jokatzen utziz, mutil bezala.

Jolasetan bere buruari mutil izena ipintzen zion, eta zazpi urterekin galdetu zigun ea izena aldatu ahal zuen, baina soilik jolasteko, ez betiko.

 

Yerik oso seguru zegoen sentitzen zuenaz, eta sexu maskulinoko izateaz. Hark bere denborak markatu ditu eta guk hari lagundu, babestu,  ulertu eta  maitatu baino ez dugu egin. Bere izaeran eta pentsamenduan askatasuna eman, gutariko edozeini bezala, guk ere nahi dugun bezala eta sentitzen garen moduan aurkezten dugulako geure burua.

Duela ez gutxi esan zuen mutil bat gehiago izan nahi zuela eta Yerik deitu nahi zela. Eta, egia esan…Yara beti izan zen Yerik!

Abentura hau magikoa izaten ari da, eta inondik ez traumatikoa. Gure semea den bezalakoa izan daitekeela eta bere bete nahia lortzen ari dela ikusten ari gara. Eta gu harro sentitzen gara munduari  benetan den bezala erakusteko duen ausardiagatik