Skip to main content
NotaOharra

Ekaitzek Ekairi

By 19 February, 2019July 10th, 2019No Comments

Ekaitz Goikoetxeak Ekairi kantatutako bertsoak Ondarroan, 2019ko otsailaren 16an:

Antzoki zaharreko
festa eder baten
sentitu genuena
burutik nola ken!
Ekai, Naizen da zure
borroken hedapen,
petaloek hegoak
astindu ditzaten
zuk laguntzen diguzu
garena izaten.

Gure samurai, gure
izar distiratsu,
bihotzaren taupadei
egiegun kasu,
zatoz maitia eta
besarka nazazu,
Ekai Ekaitzetik lau
letra badauzkazu,
beti nire barruan
egongo zara zu.

Bizitzak ditu hainbat
adierazpide,
nik maitasunarenak
egin ditut nire,
haizearen gainetik
aske eta libre,
naizen guztiontzat zu
zara adixkide,
biderako argi ta
argirako bide.